LOS CABALLOS MUEREN AL AMANECER

Ione Atenea

Ione, filmearen zuzendaria, García anai-arrebak zirenen etxean bizi dela ohartzen da Garciatarrak bertan gelditutako askotariko objektuetan bizirik dirautela.  Piano bat, ehunaka marrazki, mila argazki eta casette piloak lagunduko digute istorio honetako pertsonaiak irudikatzen. Antonio, komiki marrazkilaria zen Bruguera argitaletxean, Rosita, opera abeslari eta piano-jotzailea. Juanito anaiarekin batera, etxea diktadura frankistako errealitate grisetik ihes egiteko sormen eta fikziozko espazio bihurtu zuten. Etxe hartako pareten artean, Garciatarrak zinema klasikoko izarrak izan ziren, bigarren mundo gudako soldaduak, gangsterrak, astronautak, zientzia fikziozko heroiak, bakero bakartiak mendebalderako bidai amaigabean… oroitzapen guzti horiek XX. mendeko historia gordetzen dute.  Garciatarrak zendu eta urte batzuetara, etxeak bizilagun berriak ditu eta bizitza era ezberdin batean irudikatzeko espazioa izaten jarraitzen du.

FICHA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

Zuzendaritza:
Ione Atenea

Gidoia:
Ione Atenea, Diana Toucedo

Ekoizpena:
Hiruki Filmak, Zazpi T´erdi

Ekoizpen exekutiboa:
Ione Atenea, Garazi Erburu, Iñaki Sagastume

Argazki zuzendaritza:
Ione Atenea

Muntaia:
Diana Toucedo

Soinu diseinu eta nahasketak:
Jordi Ribas

Kolorea:
Lara Vilanova

DATU TEKNIKOAK

Grabaketa formatoa: Full HD


Proiekzio formatua: DCP


Soinu formatua: 5.1


Iraupena: 80 min


Hizkuntza: Gaztelera-Katalana-Ingelera

Espainia, 2022

BIO - Ione Atenea

Ione Atenea (Iruñea, 1985) argazkilaritza eta zinemarekin aritzen da lanean. Bere obra hainbat espaziotan izan da ikusgai; besteak beste, Iruñeako Ciudadelan, Uharteko Arte Garaikideko Zentruan, Cámara Oscura galerian (Madril), Balentziako Espacio 55n, Barbastroko BFOTO jaialdian, Tarragonako SCAN PhotoBooksen, SKALA galerian (Polonia) eta mARTadero proiektuan (Bolivia). Zinemagintzari dagokionez, bi filme idatzi eta zuzendu ditu; ENERO (2019), Gijongo nazioarteko zinema jaialdian europar opera prima hoberenaren saria jaso zuena; eta LOS CABALLOS MUEREN AL AMANECER (2022).

FILMOGRAFIA NABARMENA

24/07 (2015) 6´

ENERO (2019) 69´

LOS CABALLOS MUEREN AL AMANECER (2022) 80´

a
a

Apparently we had reached a great height in the atmosphere, for the sky was a dead black, and the stars had ceased.

fb. tw. ig.