ENERO

Ione Atenea

Filme hau zahartzaroaren erretratu intimo bat da, laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bitartez kontatua; emakumeok, zuzendariaren amonak biak, jarraituko ditugu filmean zehar beren egunerokotasun eta ohituretan. Kamerak zahartzen doazen gorputzen keinu eta materialtasuna erakusten duen bitartean, zuzendariaren ahotsak, istorio horietan murgilduko gaitu protagonistekin elkarrizketan; beren bizitzako gorabeherak, denboraren igarotzea eta filmean une oro oso presente dagoen heriotzaren hurbiltasuna izango dituzte mintzagai. Sua, itsasoa eta lurra dira protagonisten beldur, desio, dolu eta memoriaren gordeleku.

ull-nu

TRAILER

FICHA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

Zuzendaritza, gidoia eta argazki zuzendaritza:
Ione Atenea

Ekoizpena:
Marina Lameiro, Garazi Erburu

Muntaia:
Diana Toucedo

Soinu diseinu eta nahasketak:
Jordi Ribas

Kolorea:
Lara Vilanova

DATU TEKNIKOAK

Grabaketa formatoa: Full HD

Proiekzio formatua: DCP

Soinu formatua: 5.1


Iraupena: 69 min

Hizkuntza: Gaztelera

Espania, 2019

BIO - Ione Atenea

Ione Atenea (Iruñea, 1985) argazkilaritza eta zinemarekin aritzen da lanean. Bere obra hainbat espaziotan izan da ikusgai; besteak beste, Iruñeako Ciudadelan, Uharteko Arte Garaikideko Zentruan, Cámara Oscura galerian (Madril), Balentziako Espacio 55n, Barbastroko BFOTO jaialdian, Tarragonako SCAN PhotoBooksen, SKALA galerian (Polonia) eta mARTadero proiektuan (Bolivia). Zinemagintzari dagokionez, bi filme idatzi eta zuzendu ditu; ENERO (2019), Gijongo nazioarteko zinema jaialdian europar opera prima hoberenaren saria jaso zuena; eta LOS CABALLOS MUEREN AL AMANECER (2022).

FILMOGRAFIA NABARMENA

24/07 (2015) 6´

ENERO (2019) 69´

LOS CABALLOS MUEREN AL AMANECER (por estrenar) 80´

a
a

Apparently we had reached a great height in the atmosphere, for the sky was a dead black, and the stars had ceased.

fb. tw. ig.