Poti, Nais, Ione eta Das gazteek beren modura bizitzea erabaki dute. Gizarteak bultzatu egiten ditu beren asmo « berekoiak » bazter uztera eta, bitartean, elkarrizketaren bidez berraztertu behar du gazte bakoitzak bere identitatea. Horrela hasten da haien eta Marinaren arteko harreman intimoa. Marina haien laguna da eta film honetako zuzendaria. Kamera eskuan hartuta, gazteei egiten die lagun haien eguneroko bizitzaren unerik zentzuzkoenetan eta hauskorrenetan : dantza, elkarrekin esnatzea, paisaia maitatuetan paseatzea, negar eta irri egitea, denen artean osorik mantentzeko alternatibak bilatzen dituzten bitartean.
Young&beautiful hazi nahi ez izatea leporatzen zaion belaunaldi baten erretratu poliedrikoa da; mundu hautsi bat eta krisiak jotako herrialde bat onartzera behartuta dagoen belaunaldi bat da, non ametsak bazter uztea baita bizirik irauteko modu bakarra.